XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) Ibai Rekondo, Oihartzunak, Gontzal Mendibil, Xeberri, Iñaki Eizmendi, Urko, Jon Bergaretxe, Izukaitz Taldea, Lupe, Errobi, Haizea Taldea, Koxka Taldea, Miren Aranburu, Patxi Villanor gasteiztarra, Joseba Etxebarria, Nerea Gaztelurrutia eta azken bi urteotako zerrenda luze bat.
Kantari hauetatik batzuk, harreman dexente handiak izan genituen lehen epe nagusiko kantariekin.
Ibai eta ni asko lagundu gintuztela esan beharra dago.
Jaialdietara, gehienbat, haiei esker azaldu ginen.
Haseran, jaialdiak behar dituzu.
Gero, nerbioak uxatu eta estabilizatzen zarenean, ez duzu halako laguntza berezi baten beharrik izaten.
Forma aldetik, ez da, inoiz ere, halako etendura nabarmen bat ikusi, 1976 arte.
Oso berdintsua izan zen, forma aldetik, lehen epeko kantarien lana.
Hitzen aldetik, Lete eta Laboa (Arzari esker) ziren progresistenak.
Esan nahi dut, hizkuntza adierazpide bezala lantze aldetik.
Musika aldetik
Eta besterik aipatzekotan, Valverderen lan fin eta serioa aipatu beharra dago, bai haren beraren kantuetan eta bai besteentzako egindako musika-moldakuntzetan.
Ondo begiratuz gero, denek izan dute musika-iturburu bat eta denek izan dute beren musika definitzen duen halako berezitasunen bat.
Etxamendi eta Larralde, guztiz herri-folklorean sustraituak; Maite Idirin, Hego Ameriketako kutsua, eta azken bolada honetan blues antzeko zerbait egin nahirik; Estitxuren
Gazteengan sumatu da gehiago, forma aldetik aurrerako pausoak eman nahia.
Laboak bere garaian gitarra laguntzak-eta inkorporatu zituen bezala, gazte askok, musika potentziatu nahirik, holako laguntzak bilatu dituzte.
Nik gitarra bat, eta gero flauta sartu nuen.
Urkok konjunto bikain bat antolatu du. Prentsak, beti bezala, ez du ezta lerrorik ere idatzi, Trinitateko Enparantzan Abuztuaren ondarrean eskaini zuen errezital gogoangarriaz.
Zer egingo diogu ba, ohituta gaude.